Zientzia Astea 2020.

"Gure Ingurua" jolasten ezagutu eta zientzia ikuspegitik aztertu

Zientzia Astearen 2020 edizioan "Gure Ingurua" lantzeko Lehen Hezkuntzara eta Bigarren Hezkuntzara bideratutako proposamen didaktiko paregabea duzu eskuartean. 
Helburua gure umeak eta gazteak zientziara hurbiltzea eta zientzialari izateko grina piztea da. Baita ingurunea errespetatu eta zainduko duten pertsona arduratsuak heztea. Bide honetan eta ikasleen Gaitasun Zientifikoaren garapenean laguntzeko, joko digital sorta bat eraiki dugu.
 Webgunean topa daitekeen material didaktiko eta joko guztietan ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izango da, erronka ezberdinak ebazteko erabaki propioak hartu beharko ditu eta elkarlanean aritu beharko da. Prozesu guzti honek eguneroko jokabideen gainean gogoeta bideratuko du, jokabide ezegokiak baztertuz eta egokiak goraipatuz.
Zientzia emozioz beteko da, ikasleek gustoko dituzten protagonista eta filma ezberdinetan murgiltzeko aukera izango baitute teknologiaren magiaz baliatuta. 
GOZATU, IKASI ETA EKIN!